Bideo honek Universal Subtitles-ek nola funtzionatzen duen ikasten lagunduko dizu. Prozesua 3 urratsetan zatitu dugu: Lehena azpitituluak idaztea da. Bigarrena azpitituluak sinkronizatzea da eta hirugarrena zure lana berrikustea da. Bideo honek lehen urratserako jakin behar duzuna azaltzen du. Urrats hau bukatzerakoan bideo lagungarri gehiago ikusiko dituzu. Hasteko, play botoia sakatu. Urrats honetan tabulazioaren tekla erabil dezakezu aurrera egiteko eta gelditzeko. Zure lana entzuten dituzun hitzak idaztea da. Ez larritu akatsengatik edo zehaztasun ezin hobeagatik, berrikustean konpondu ditzakezu. Besterik gabe, entzuten duzuna idatzi eta enter tekla sakatu lerro berri bati ekiteko. Zure lerroa luzeegia bada, guk sakatuko dugu enter zure partez. Autopause deitzen da kontuan hartu beharreko baliabide txukun hau. -Green for All is a national organization that's building an inclusive green econ... Etengabe idazten ari bazara, gelditu egingo da eta zu horra heldu arte itxarongo du. Behin ailegatuta, berriro aurrera egingo du. Gakoa etengabe entzuten ari zarena idaztea da eta autopauseari utzi bideoa zure partez gelditu eta abiaraztea. Baliabide hau alboko barran dagoen kontrol-laukiarekin piztu eta itzali daiteke. Bideoaren lerro guztiak idatzi dituzunean, "eginda hurrengo urratsa" botoia sakatzeko garaia da.